...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-12-19

DIRU LAGUNTZAK KULTURANIZTASUNA ETA HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMEI LAGUNTZEKO


Abenduaren 4ko datarekin Hezkuntza sailburuak Agindu bat eman du zeinean ikasle etorkinekin kulturarateko programak eta hizkuntza indartzeko programak laguntzeko diru laguntzak emango dira.
Laguntza hauen bitartez sailburuaren helburua da gure eskolak kultur anitzeko testuingurura ahalik eta egokien egokitzea. Helburua delarik ikastetxeetan aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea. Zeren gizarte kulturanitza lortzeko ezinbestekoa da ikastetxeetan kulturaniztasuna onartzea.
Hasi berri diren ikasleentzat ezinbesteko da bere komunikazio gaitasunak lortzea eta hobetzea eta hori lortzen ezinbestekoa da hezkuntz sistemaren laguntza.
Beraz, eta laburbilduz esan dezakegu agindu honen helburua dela, ikasle etorkinen kopurua handitu dela ikusirik hauen benetazko integrazioa lortuko duten kulturaniztasun eta hizkuntz programak eta diru laguntzak arautu.

Agindua abenduaren laukoa bada, argitarapena abenduaren 17ko da, agindua osorik irakurri nahi izan eskero hemen klikatu.

Beste programa batzuk: ikasle etorkinak atartzeko, familientzat eta hizkuntz errefortsu proiektua.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar