...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-21

ERREKURTSO DIDAKTIKOAK

FILMAK

Filmak gai ezberdinak lantzeko balio dute eta kulturaniztasuna lantzeko baliabide egokia ere izan daiteke. Filmak baliogarriak izan daiteke gai bati sarrera emateko eta honetan oinarrituz ikasleen artean eztabaida sortu. Filma umeen adinerako egokia izan da. Hona hemen zenbait proposamen:

A)Hemengo bi hauetan kulturaniztasuna lantzeko filma desberdinak proposatzen dizkigute:

-ANMISTIA INTERNACIONAL:Honek bere orrialdean zenbait filma proposatzen dizkigu kulturaniztasuna lantzeko
-EDUALTER: Hemen kultura desberdinen arteko harremana lantzeko filma desberdinak jasotzen dira. Filma jasotzeaz gain, honen fitxa teknikoa, irakaslearentzeko iradokizun batzuk eta ikasleekin lantzeko unitate didaktiko bat jasotzen da.
B)Hauek berriz proposatutako filmak lirateke, azkenengo biak erderaz izateaz gain euskeraz ere topa ditzakegu:

-AZUR Y ASMAR:
Azur eta Asmar, bata zuria , ile horia, eta begi urdinekoa, bestea, ile eta begi ilunekoa, Mediterranear itsasoaren ondoan jaio ziren biak eta anaiak izango balira bezala hezituak izaten dira, baina bata zaintzailearen semea eta jauntxo batena. Egun batean banatuak izaten dira . Azur, bere zaintzaileak kontatzen zion kondairako Djinns-en bila abiatuko da , Asmar, liluraturik, baita. Honen bila leku zoragarriak topatuko dituzte, zeinetan arriskuak eta mila abentura izango dituzte, bidai honetan ikasiko duten zer den besteekiko errespetua.


-KIRIKU ETA SORGINA:

Kirikú ume txiki bat da, jaio baino lehen zehazki zer nahi zuen bazekien. Independientea da eskuzabala eta ausarta, sakonki erabili beharko ditu nolakotasunak, zeren eta ikaragarri eta eder Karaba sorginak malefizio bat zabaldu duen herri afrikar batean jaia izen zen; lorerik ez dago, ezta urik ere, zergak eman behar dizkiete eta ez da gizonik geratzen, zergaitik herriko bizilagunek uste dutenez, sorginak jan ditu
Haurrentzako pelikula da, baina helduek ere atseginez ikusteko modukoa da. Afrikako mundu magikoa deskribatzen du, samur, maitasunez. Beste balore eta beste kulturak ezagutzen hasteko aukera.


-KIRIKU ETA BASAPIZTIAK:


Kiriku eta sorgina" filmaren jarraipena Kirikú lore zaindari bihurtu da, detektibe, zeramika-egile, saltzaile bidaiari eta osagile. Heroien artean bera da beti txikiena eta ausartena
Irakas baliabideetarako iradokizunakUmeentzako animazioa. Protagonista aurreko pelikulatik ezaguna denez, pertsonaiaren garapen narratiboa nola gauzatzen den azter daiteke. Kultura aniztasuna balore gisara Afrikako kondairak





No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar