...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-10-25

KULTURANISTASUNA SAREAN

WEB

Zenbait orrialde interesgarri topatu ditut gai hau jorratzen dutenak, hoien artean hiru aipatuko nituzke:

1.-UGT-FETE-k egindakoa, bertan interkulturalitateari buruzko kontzeptu orokarrak jasotzeaz gain , interkulturalitatearen aurrean irakasleak nola jokatu behar duten eta zenbait baliabide aurkezten dituzte, bukatzeko zentru desberdinetan hau nola landu duten zenbait ikastetxeen adibideak ematen dizkigu.

2.- EDUALTER organizazioak sortutako web gunea, beraiek gune honen bidez baliabide batzuk eskeintzen dituzte hezkuntzaren bidez mundu justuago batetara heltzeko.


3.-AULAINTERCULTURA orrialde honetan interkulturatitatearen inguruko berriak, eta interkulturalitatea gelan edo eskolan lantzeko zenbait proposamen jasotzen ditu.


4.-stee-eilas sindikatu honek bere orrialdean badauka atal berezi bat inmigrazioaz, bertan legedia, artikuluak eta integrazioa lantzeko unitate didaktiko bat ere jasotzen du.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar