...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-10-30

ERREKURTSO DIDAKTIKOAK

JOLASAK


Jolasaren bidez kulturaren arteko hurbilpena, errespetua eta harreman didaktikoak bultzatu daitezke.Jolasak erlazio interkulturalak errezten dituzten instrumentutzat har ditzakegu. Jolasak pertsonen arteko hurbilketa eta elkarrizketa ahalbidetzen duten neurrian egokiak dira erlazio interkulturalak lantzeko.Jolasaren bitartez aurreritziak eta estereotipoak apurtzen dira eta partehartzaileak ondo pasatzea izango dute helburu.

Leku desberdinetako haurrak jolastu eta elkarbanatzea, integrazioa lortzeko bide egokia izango da, adb: ikasle berri bat, berak dakizkien jolasak besteei irakasten dakizkie, hobeto sentituko da zerbait aportatzen duen norbait bezala aurrezagutua izango da.

Bestalde esan beharra dago, jolasak edozein pertsonen bizitzan, adina edozein delarik ere , garrantzi handiko elementua da. Eta gaur egungo gero eta gutxiago jolasten dute, ohiturak aldatu direlako, belaunaldiz belaunaldiz transmititzen ez direlako edota elkartzeko eta jolasteko leku egokiak ez dituztelako.

Beraz, jolasak egokiak izango dira bai umeen garapenerako eta baita interkulturalitatea bultzatzeko.

Interkulturalitatea jolasen bidez lantzeko proposamen desberdinak topa ditzakegu:


1.-Txatxilipurdi Arrasateko euskara elkarteak sortutako KD-a da "Munduko Jolasak",bertan kontinente ezberdinetako jolasak jasotzen dira. Beraien helburua da euskararen bidez kultur aniztasunaren aberastasuna adieraztea .
2.-Badago liburu bat "Juegos multiculturales"deiturikoa, bertan leku desberdeinetako 225 jolasak jasotzen dira.

3.-Amnistia Internazionalak orrialde honetan jokua zenbait kontzeptu lantzeko egokia dela adierazten du eta horretarako zenbait proposamen egiten digu.
4.- Afrikako jolasak, bertan Afrikako zenbait jolas jasotzen dira, eta hauetara jolasteko deskribapena jasotzen da.
5.-Munduko Jolasak, hemen munduko leku desberdinetako jolasak jasotzen dira. Kontinenteka zenbait jolas jasotzeaz gain jolasak ere antolatuko ditu jorratzen duten gaiaren arabera.
6.- Munduko jolasak Webquest, munduko jolasak lantzeko sorturiko webquest bat da.
7.- Munduko jolasak lantzeko unitate didaktikoa bat jasotzen da.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar