...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-20

HEZKUNTZA KULTURANITZA ETA ELEANITZA

Gaur egun gure hezkuntza sistema, sistema eleanitza da euskara, gaztelera eta atzerriko hizkuntza bat irakasten da eskoletan.

Azkenengo urteetan arrazoi desberdinak direla eta Europear batasunetik kanpo datozen inmigrateen kopurua asko handitu da. 2001-2002 ikasturtean EAE-an 6448 etorkin eskolaratuta zeuden eta Nafarroan 2351. Ikasle etorkinen taldea ez da talde hetereogeneoa, hauek kultura, erlijio, hizkuntza eta maila sozio-ekonomiko ezberdinak dauzkate.Jatorria ere desberdina izango da, ondorengo diagraman ikus daitekeen bezala:


Ikasle etorkinen gehiengoa A ereduan matrikulatzen dira, EAE-an %66 eta Nafarroan %78. Joera hau apurtu beharra dago,haur etorkinak euskal ererduetan matrikulatu behar dira benetako kulturaniztasuna lortu nahi badugu.Baina hau lortzea guztion esfortsua eskatzen du.


Gai hau modu zabalagoan garatzen da Matilde Sainz Osinagak idatzitako artikuluan, hau osorik irakurri nahi izan eskero hemen klikatu.

Mario Zapatak oso artikulu interesgarria eta zabala idatzi du ikasle etorkinak gure eskoletara etorreraren inguruan.Bertan fenomeno honen inguruko azterketa sakona egiten da datu asko bilduz.




No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar