...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-15

IKASLE ETORKINEN FAMILIAK

Familien presentzia edo inplikazioa eskolan geroz eta garratzi handiagoa dauka, are gehiago ikasle etorkinen kasuan.Martin-en ustez gurasoekin lan egiteko bi eredu aipatu ditzakegu:


a) "Eskolan zentratutakoa", kasu honetan, gurasoak eskolak eskatutako lanetan arituko da.

b)"Gurasoengan zentratutakoa", gurasoen partaidetza areagotu egingo da eta parte hartuko dute eskolako zenbait erabakietan.

Bigarren eredu honek baditu zenbait abantaila, eskolako komunitate guztia, bai maioritarioa zein minoritarioa elkarrekin aritzen dira. Eta antolaketa honek eragina izango du ikasleengan curriculumean eta baliabideetan.

Haur etorkin batzuentzat etxea eta eskolaren artean etena egon daiteke, eskola bere nortasun eta hizkuntzaren aurko eraso bat bezala pertsibitu dezake. Honegaitik kasu hauetan familien partaidetza areagotu beharko du eskolak. Ikasle hoiek inolako kalterik jasan ez dezaten beraien garapen integralean.

Bestalde, zenbait haurren gurasoentzat arrotzak izango dira eskolako-kulturako ohiturak eta honek ikaslearen martxa oztopatu dezake.Horregaitik eta lehenago aipatutako arrazoiengatik, eskolak inoiz baino estuago koordinatu beharko da familiarekin, zeren hein handi batean ikasle etorkinen arrakasta hor egongo da.

Hizkuntza dela eta, eskolak familiarekin harremanak izateko arazoak dituen kasuetarako itzultzaile baten lana oso baliotsua eta erabilgarria izan daiteke.

Bukatzeko eta aurretik esan ditugun arrazoiengatik esan dezakegu familiak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasle etorkinen integrazioan, hau modu egokian gerta dadin nahitaezkoa da guztien parte hartzea, baita familiak ere.
Hezkuntzako orrialdean famili etorkinentzat informazioa jasotzen da, hau hizkuntz desberdinetan dago.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar