...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-13

IRAKALEGOA KULTURANIZTASUNAREN AURREAN

Ikasleak oso paper garrantzitsua betetzen du ikasle etorkinen integrazioan, bera bai da gelako erreferentea haurren aurrean eta bera izango da ikasle berriaren gaitasunak lantzeko ardura izango dutenak.

Zenbait autore irakasleek bete behar dituzten funtzioak jasotzen dituzte, Francesca Carbonell i Paris, guk Carrasquillo eta Rodriguez (1996) diotena jasoko dugu:
1.- Irakaslea ikaskuntzaren bitartekaria da, bera arreta berezia eskeini behar die ikasle hauei bai hizkuntzan, bai gainerako gaietan.
2.- Irakaslea irakasteko eta ikasteko prozesuen bultzatzailea da. Ikasleengan jarrera positiboak sortzen saiatuko da, modu honetan ikasleen antsietatea eta etsipena murriztuz.
3.- Irakaslea hizkuntza erabileraren eredua da. Irakaslea izango da hizkuntza irakatsiko duena eta aldi berean, bitartekoak jarri ikasleak jakintzak normaltasunez ikas ditzan.
4.-Ikaslea ohiko kulturaren ordezkaria da.Bera izango da ikaslearen kultura eta ohiko kulturaren arteko zubia.
5.- Irakaslea bitartekari da ikasleen sozializazioan eta akulturizazioan.Irakaslearen lan irakaste soiletik haratago doa, bere ardura ez baita alderdi kognitiboetan irakasleei hazten laguntzea, jakin beharko du baita ikasleen kultura ikasgelan agertzeko uneak, prozedurak eta materialeak sortzea ere. Bera zubi lan egingo du ikasleen kulturaren eta harrera kulturaren artean.


Hau behar den moduan burutu ahal izateko, eskola sistemak irakasleei beharrezkoa den prestakuntza eskeini beharko die.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar