...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-11

BERRIAK

NESKAK ZAPIEKIN GURE ESKOLETAN?


Orain dela aste gutxi Geronan 9 urteko neska batek eskolara zapiarekin joan zuen, horren aurrean eskolako zuzendaria neska ezin zela zapiarekin joan esan zuen, eskola laikoa dela eta hori adierazle erlijioso bat dela. Gurasoek erabakiarekin ados ez zeudenez, erabakia errekurritu zuen eta Kataluniako Gobernuaren Hezkuntzako kontseileriak adierazi du neskaren ikaste eskubide beste ezeren gainetik dagoela, beraz neska ikastetxera bere zapiarekin joateko eskubidea daukala. Berria nahiko zabaldu da eta zenbait egunkarietan jasoa izan da.

Gai hone inguruan hikhasi aldizkarian artikulu bat jasotzen da, bertan zapia edo hijab-aren inguruan autore desberdinen hausnarketak jasotzen dira.


No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar