...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-10-30

ERREKURTSO DIDAKTIKOAK

MUSIKA


Interkulturalitatea lantzean kultura desberdinen arteko aberastea, talde sozial ezberdinekiko errespetua eta elkarbizitza bultzatzea lortu nahi da.
Ikaskuntza ez da neutroa eta honen bitartez balore asko transmititzen dira.
Interkulturalitatea musikaren bitartez landuz daiteke. Haurrak jarrera interkulturalitateetan hezitzean kultura ezberdinetako pertsonenganako jarrera positiboa ahalbidetzen da. Hau da, heziketaren bitartez desberdintasunak sortzen dituen arazoak murriztu eta alde positiboak bultzaltu behar dira.
Giraldez eta Pelegríni (1996)-ren ustez musika, jolasa eta literatura, bizitzari lotuak daude eta gizakiaren formaziorako ezinbestekoak dira.Musikaren bitartez haurrak modu ludiko batean ikasteko aukera ematen dio.Bestalde musikaren bitartez ohiturak eta sinismenak transmititzen dira.Musika, kultura ezberdineko ikasleen arteko erlazioa, komunikazioa eta errespetua ahalbidetzen du.
Interkulturalitatea musikaren bitartez modu desberdinetan landu daiteke, adibidez: ipuinen dramatizazioa eginez, antzerkiaren bitartez, musika tresnak eginez, leku desberdinetako abestiak interpretatzera jokatuz,...
Musikaren bitartez interkulturalitatea lantzean haurrak iniziatiba hartzea, partehartzea, elkarren artean harreman sozialak sortu eta jarduteko modu desberdinak errespetatu dezatela lortu nahi dugu.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar