...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-08

ZER DA?

HEZKUNTZ KULTURANITZA

Hezkuntza mundutik, dibertsitateari modu desberdinetan erantzun dakioke, segun zeri ematen diogun garrantzia hezkuntz eredu desberdin baten aurrean egongo gara.Bost dira nagusiki topa ditzakegun eredu desberdinak:
1.- Ez da ezer egiten
2.- Baztertzailea
3.- Asimilazioa
4.- Multikulturala
5.- Kulturanitza
Gaur egun hezkuntz interkulturalari ematen zaio garrantzia, honako hau baino ez du ziurtatzen benetako integrazioa.
Hezkuntz interkulturala, kultur ezberdintasunarekiko errespetuan eta balorapenean, hezkuntz baloreetan, arrazismoan eta xenofobian oinarritutako hezkuntza da.

-Ezberdintasun eta aniztasun kulturalean oinarritutako hezkuntza

-Gelan ematen den multikulturalitateari (kultur ezberdinak) erantzuten dio: integrazio, irakaskuntza, motibazioa, aukera berdintasuna, etab.

-Elkarrizketa, ezagutza eta elkarrekiko aberastea oinarritzen da.

-Eskola mosu zabal, dinamiko eta flexible batean ikusten du eta ikasle desberdin behar desberdinei egokitzeko kapazitatea dauka.

Hezkuntza mota honek ondoko helburu hauek izango ditu:

-Hezkuntz ekitatiboa bultzatu

-Ikasle inmigrante eta herrialde hartzaileetako ikasleen arteko trukaketa kulturala eta komunikazio ahalbidetzen du, estereotipoak eta prejuizioak gainditzen dira.

-Ikasle inmigrantearen integrazioa eta partaidetza ikastetxean bultzatzen du.

-Arrazismoa, bazterketa eta diskriminazioaren kontra bultzatzen du.

-Justiziaren eta ekitatean oinarritutako aldaketa soziala bultzatzen du.

-Dibertsitate kulturala et inmigrazioa guztientzat fenomeno positibo dela jakinarazi nahi du.

-Ezberdintasuna errespetatzen et ulermenean hezitu.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar