...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-09

BERRIAK

IKASLE ETORKINEN BANAKETA


Azkenengo urteetan gure ikastetxeetara ikasle etorkinen etorrera etengabekoa da. Joera orokorra bada ere zenbait lekutako ikastetxeetetan hau nabariagoa da, honen aurrean eta ikastetxe hauek ghetoak bihurtu ez daitezen asmoarekin Tontxu Camposek urriaren 19an adierazi zuen ikasle etorkinen kopurua, ikastetxe bateko ikasleen %30 baino haundiagoa denean ikasle hoiek inguruko zentruetan matrikula daitezela saiatuko dira. Ondino Erkidego Autonomoko 19 zentruetan baino ez dute %30 gainditzen baina hau zabaldu daitekeen fenomenoa da.
Erabaki egokia da, ume hauen benetako integrazioa nahi badugu ezinbestekoa da ume hauek zentru desberdinetan zehar banatuak egotea, baina ez bakarrik ikastetxe publikoetan, baita kontzertatuetan ume hauek jasotzera derrigortuak egon beharko lirateke, diru laguntzak jasotzen dituzten heinean zerbitzu hori ere eskeini beharko lukete. Dibertsitatea aberasgarria izatea izan behar du helburu eta ez badugu umeen kopurua kontrolatze aberasgarria baino arazo iturri bihur daiteke.
Berria egunkarian eta Hik hasia eta Firgoa aldizkarietan berri hau jasotzen da.

Badaude zenbait iritzi diotena arazoa ez dela ikasle etorkinen banaketa, baizik eta eskolak ez daudela prestatua egoera berri honi modu egokian aurre egiteko.



No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar