...Ikasle etorkin hasi berriekin kulturatekotasuna eta hizkuntza indartzeko programak landu ditzaten diru laguntzak jaso ditu Hezkuntza Sailak abenduaren 17an argitaratutako aginduan ...

SARRERA

Blog honetan gure eskoletan azken urteetan oso arrunta bihurtu den fenomeno bati buruz arituko naiz. Orain dela urte batzuk ez zen bat ere arrunta gure eskoletan Euskal Herritik kanpo etorritako umeak topatzea, gaur egun berriz kostata topatuko dugu ume atzerritarik ez duen eskolarik. Fenomeno hau modu egokian tratatuz gero aberasgarria suertatu daiteke bai hemengo eta bai kanpotik datozen umeentzat.


2007-11-09

ERREKURTSO DIDAKTIKOA

IPUINAK
Literaturaren bidez, hau da, ipuinen bidez interkulturalitatea landu daiteke. Proposamen ugari topa ditzakegu, hauetako batzuk kultura ezberdinetako ipuinak eta istoriak izango dira, beste ipuin batzuetan berriz dibertsitate kulturalaz arituko dira.
Sarean zenbait orrialde topa ditzakegu interkulturalitatea lantzeko ipuinak jasotzen dituztenak:
- Edualter: hemen interkulturalitatea lantzeko egokiak diren liburu zerrenda bat jasotzen da.
- Stee-eilas-eko orrialdean dibertsitatea lantzeko unitate didaktiko bat jasotzen da eta bertan "kanguro bat baserrian?" ipuina topa dezakegu, ipuin honen bitartez desberdintasuna eta ezezaguna landu daitezke.
- "Cuentos de otras tierras" bertan herrialde desberdinetako zortzi ipuin jasotzen dira.

No hay comentarios:

Bideoa

Gure irakasle eskola


Tagzania: iratxemar